Auzi ekonomikoek zeharkatuko dute G20koen goi bileraren agenda

Igor Susaeta.
2022ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
G20koen taldea osatzen duten herrialdeek urteroko goi bilera egingo dute Balin (Indonesia) gaur eta bihar, eta batzarraren agenda auzi ekonomikoek zeharkatuko dute; hala nola bizitzaren kostuak, zorraren krisiak, eta Ukrainako gerrak eta COVID-19ak eragindako pandemiaren atzeratutako eraginek elikagaien zein energiaren prezioan bultzatutako gorakadak.

Munduko herrialde industrializatuenek osatzen dute G20koen taldea: Alemaniak, Argentinak, Australiak, Brasilek, Kanadak, Txinak, Hego Koreak, AEBek, Frantziak, Indiak, Indonesiak, Italiak, Japoniak, Mexikok,Errusiak, Erresuma Batuak, Hegoafrikak, Saudi Arabiak eta Turkiak; EB Europako Batasuna bera ere taldeko kide da. Munduko biztanleriaren ia bi heren herrialde horietan bizi dira, eta horiek ordezkatzen dute, gainera, munduko ekoizpenaren %85 eta komertzioaren %75.

Herrialde horietako gobernuburuak goi bilerara joatekoak dira, baina Vladimir Putinek (Errusia), Jair Bolsonarok (Brasil) eta Andres Manuel Lopez Obradorrek (Mexiko) baieztatu dute ez direla Bali uhartean egongo. Ukrainako inbasioaz eta Ipar Korearen programa nuklearraz ere hitz egitekoak dira, esate baterako, liderren arteko aldebiko bileretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.