Abiada bizian zihoan noranahiko ibilgailu batek hainbat pertsona eraman ditu aurrean Australiako Melbourne hirian, oinezkoentzako kale batean, Flinders Street tren geltokitik gertu. Gutxienez hamabost lagun zauritu ditu; besteak beste, larri dagoen haur bat.
Poliziak bi lagun atxilotu ditu harrapaketa dela eta. Ustez, atxilotuetako bat ibilgailuaren gidaria da. Poliziak adierazi du harrapaketa "nahita" eginikoa izan dela, baina oraindik ez dagoela argi erasotzaileen motibazioa zein izan den.