Aurrekontu krisi larrian dago UNRWA

2021eko azaroaren 10a
00:00
Entzun

UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa agentziak finantzaketa krisi «existentziala» du, Philippe Lazzarini presidenteak atzo ohartarazi zuenez. Haren hitzetan, agentzia kolapso arriskuan dago, eta, diru ekarpenik jaso ezean, ezin izango die errefuxiatu palestinarren oinarrizko beharrei aurre egin.

UNRWAk ehun milioi euroko premiazko ekarpena behar du osasun, hezkuntza eta bestelako zerbitzuak eskaintzen segitzeko Ekialde Hurbileko hainbat herrialdetan bizi diren errefuxiatu palestinarrei. 5,7 milioi laguni ematen die laguntza.

Lazzarinik ohartarazi du agentziaren aurrekontua ez dela hazi azken hamar urteetan. «Gaur egun, ezin dugu lanean jarraitu errefuxiatu palestinarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak kaltetu gabe. [...] Ezinbestekoa da eskolak eta ospitaleak zabalik mantentzea; bereziki, pandemia garaian».

Diru bilketarako goi bilera bat antolatu dute Jordaniak eta Suitzak elkarrekin, azaroaren 16rako. Jordanian, protesta egin zuten UNRWAko langileek, joan den astelehenean. Beren lan baldintzek okerrera egin dutela salatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.