Aung San Suu Kyiri bost urteko espetxe zigorra ezarri diote Myanmarko militarrek

2022ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
NAYPYIDAW. Myanmarko junta militarrak berriz zigortu du Aung San Suu Kyi, kargutik kendutako estatu kontseilaria eta Bakearen Nobel sariduna. Oraingoan, bost urteko espetxealdia ezarri diote ustelkeria kasu bategatik, Yangoneko gobernadoreak emandako 565.000 euro eta 11,4 kilo urre onartzea egotzita. Aung San Suu Kyi etxeko atxiloaldian da iazko otsailean militarrek agintea hartu zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.