Atzerriko agenteen legea atzera bota dute Georgian

Legearen sustatzaileek «baldintzarik gabe» baztertu dute, oposizioaren eta herritarren kritikak jaso ondoren

Manifestariak eta Georgiako indarrak, atzo, Tbilisin. ZURAB KURTSIKIDZE / EFE.
2023ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
TBILISI. Georgiako Parlamentuak asteartean onartutako atzerriko agenteei buruzko legea «baldintzarik gabe» baztertu zuten atzo haren sustatzaileek, Herriaren Boterea mugimendu politikoak eta agintean dagoen Georgiako Ametsa alderdiko buruek. Lege horren arabera, finantzaketaren %20 baino gehiago atzerriko iturrietatik jasotzen duten erakundeek «atzerriko entitate juridiko» gisa erregistratu behar zuten. Ekinbideak haserre olatua eragin zuen oposizioaren, georgiarren eta Mendebaldeko politikarien artean, eta protesta handiak eragin zituen Tbilisin. «Guztiaren gainetik Georgiako bakea, lasaitasuna eta garapen ekonomikoa zaindu behar ditugu, Georgiaren aurrerapena Europan integratzeko bidean», adierazi zuen atzo Georgiako Gobernuko alderdiak.

Atzerriko agenteen legea atzera bota zuten arren, gobernuaren aurka protestara deitu zuten atzo Kaukasoko herrialde horretako oposizioko alderdiek. Barne ministroak emandako azken datuen arabera, Poliziak 133 lagun atxilotu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.