belgika

Atxilotu dute Bruselako epaile baten eta honen laguntzailearen ustezko hiltzailea

Atzo izan ziren hilketak, hiriburuko bake epaitegi batean. Tiroz hil zituen gizonezko batek eta ihes egin zuen.

2010eko ekainaren 4a
10:23
Entzun
Bruselako Fiskaltzak gaur jakinarazi du atxilotu dutela atzo Belgikako hiriburuan epaile bat eta honen laguntzailea hil zituen gizonezkoa. Bruselako parke batean atzeman dute, bart, eta ustezko hiltzaileak une horretan airera tiroak egin ditu, Poliziaren arabera. VRT telebista kate publikoak esan duenez, 47 urteko irandarra da.

Bake epaitegi batean izan ziren bi hilketak. Egileak tiroak egin eta ondoren oinez aldegin zuela esan zuten lekukoek. Komunikabideek esandakoaren arabera, epaile hark ustezko hiltzailea epaitu zuen duela egun batzuk, eta hau erabakiarekin ez zegoen ados. Jean Marc Meilleur Bruselako Fiskaltzaren bozeramaileak, aldiz, hilketen arrazoia oraindik argitzeko dagoela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.