Europan, autoz, furgonetaz edo kamioiez oinezkoak harrapatuz, izandako erasoak.
Berlin (2016-12-19)
Ekintzaile bat kamioi batekin eguberrietako merkatu batean sartu zen. Guztira hamabi lagun hil eta 48 zauritu zituen. Italiako Poliziak handik lau egunera harrapatu eta hil zuen ekintzailea, Milanen.
Niza (2016-7-14)
Frantziako Egun Nazionalean, su festa ekitaldiaren zain zeudela,erasotzaile batek kamioiarekin jendez lepo zegoen pasealekuan sartu eta ia bikilometroko ibilbidean ahalik eta jende gehien harrapatzen saiatu zen. Guztira 85 hildako eta 202 zauritu egon ziren. Frantziako Poliziak han bertan hil zuen ekintzailea.
Londres (2017-3-22)
Westminsterko zubian auto batekin hainbat oinezko harrapatu zituen ekintzaile batek. Gidariak labanakin erasotu zituen ondoren, labanarekin, Erresuma Batuko Parlamentuaren parean, lau lagunen heriotza eraginez. Bosgarren bat zubitik botatzean hil zen.
Stockholm (2017-4-07)
Suediako hiriburuan hiru lagun hil eta zortzi zauritu zituzten ekintzaile batek erdiguneko kale batean sartzean.
Londres (2017-6-03)
Furgoneta batekin hogei oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian. Zazpi lagun hil zituzten
Bartzelona (2017-8-17)
Rambletan furgoneta batekin sartu eta gutxienez hamahiru lagun hil zituzten.
ATENTATUAK EUROPAN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu