Assangek eskatu du ez dezatela estraditatu
LONDRES. Julian AssangeAEBetara estraditatzeko prozesua hasi zen atzo Westminstergo Magistratuen Auzitegian (Londres), eta Wikileaks atariaren buruak eskatu zuenez dezatela estraditatu. Atzo adierazi zuenez, Wikileaksen kazetaritza lana «pertsona askoren» mesederako izan zen. Kartzelan dago joan den apirilaren 11z geroztik, eta bideokonferentziaz deklaratu zuen. Hilaren 30ean berriro hitz egin beharko du auzitegian. AEBek «infiltratzeko konspirazioa» egozten diote, eta horregatik bost urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete gehienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu