Literatura

Arthur Miller idazlea hil da

Arthur Miller idazle estatubatuarra, kritikari askoren iduriko XX. mendeko antzerkigile handienetakoa, atzo hil zen, 89 urterekin, heriotzaren berri gaur jakin bada ere. Gaixorik zegoen Miller: minbizia zuen, pneumonia eta bihotz arazoak. Nolanahi ere, heriotza "bihotzeko akats kongenitoak" eragin ziola agertu du gaur haren laguntzaile Julia Bolusek. Antzerki lan zerrenda luzea utzi du Millerek, eta, halaber, engaiamendu handiko bizitza luzea.

2005eko otsailaren 11
18:15
Entzun
Gogoangarriak dira Milleren antzerki lan asko, dagoeneko literatura unibertsalaren ondarearen zatitzat hartzen direnak: besteak beste, Death of a salesman (Saltzaile baten heriotza) (1949 ) —Pulitzer saria eman zioten—, The crucible (1953), eta A view from the bridge (1955).

Literaturgile handia ez ezik, gizartarekin engaiatutako pertsona izan zen. AEBetako sistemaren humanitate eza salatu zuen aurrena, eta komunismora hurbildu zen. Eredu horrekin desengainua jaso zuen geroago. Nolanahi ere, 50.eko hamarkadan Estatu Batuetako erregimenaren jazarpena jasan zuen, McCarthy senadoreak ezkerreko mugimenduaren aurka bultzatutako 'sorgin ehizaren' bidez.Hain justu, zigorra ere ezarri zion Ekintza Antiamerikanoen Batzordeak. Vietnam eta Koreako gerren aurka ere jarrera aktiboa izan zuen.

Marilyn Monroe aktorearekin ezkonduta egon zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.