Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia ERCrekin kanpaina egiten jardun da asteburuan, eta, gaur, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente espetxeratuarekin batzartu da. «Ordezkatzen dituzun duintasunarekin eta balioekin, zure herriak lortuko du bilatzen duen askatasun ametsa», idatzi du Otegik Twitterren.
Un plaer conversar amb tu, @ForcadellCarme.
— Arnaldo Otegi 🔻 (@ArnaldoOtegi) February 8, 2021
La dignitat i els valors que representes portaran al teu poble a aconseguir el somni de llibertat que persegueix. pic.twitter.com/2dMdro5Q8n
Bilera horren ondoren, Oriol Junqueras ERCko buru espetxeratuaren herrian izan da, Sant Vicenc dels Horts herrian. Junqueras hango alkate izan zen 2011tik 2015era. Handik, auto berean, Lledonerseko espetxera joan dira Otegi eta Junqueras.
Kartzelaren kanpoan, giro onean egon dira Jordi Cuixart, Joaquim Forn, Junqueras, Raul Romeva, Josep Rull, Jordi Sanchez eta Jordi Turull preso independentistak, Otegirekin batera, 21:00etan haiek barrura sartu diren arte. Hauteskunde kanpaina hasi orduko, Generalitateak hirugarren gradua eman zien buruzagi independentista presoei.