Armeniako bozetan irregulartasunak egon direla salatu du oposizioak

2008ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Serge Sarkisian lehen ministroa Armeniako presidente izendatu zuten atzo. Oposizioko alderdiek Sarkisianen garaipena dudan jarri dute eta hauteskunde egunean irregulartasunak egon zirela salatu dute. Hauteskunde Batzorde Nagusiak dio hauteskundeek oinarrizko baldintzak bete zituztela.

Hauteskunde Batzorde Nagusiko presidente Gareguin Azarianek jakinarazi zituen hauteskundeetako behin betiko emaitzak: Serge Sarkisianek bozen %52,86 lortu zuen, Levor Ter-Petrosian presidente ohiak %21,5 eta Artur Bagdasarian hautagaiak %16,7. Gainontzeko sei hautagaiek %8,94 lortu zuten.

Armeniako hauteskunde legearen arabera, presidente aukeratua izateko, hauteskundeen lehen itzulian gehiengo absolutua lortu behar du hautagaiak. Horixe lortu du Sarkisianek. ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundearen esanetan, Armeniako bozek nazioarteko oinarrizko baldintzak bete dituzte. Nazioarteko 400 begirale aritu ziren hauteskundeei kontu egiten.

Oposizioa ez dago ados eta irregulartasunak salatu ditu. Ehunka pertsona kalera irten ziren protesta egitera atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.