Mundua

Armadako buruak bere gain hartu du Thailandiako Gobernuaren kontrola

Gerra legea ezarri eta bi egunera, estatu kolpea gauzatu egin du Prayuth Chan-ocha jeneralak. Konstituzioa ere baliogabetu du.

Prayuth Chan-ocha jenerala, agerraldi baten ondoren, Bangkoken. RUNGROJ YONGRIT, EFE
Berria
2014ko maiatzaren 22a
07:42
Entzun

Bi egunean Thailandiako Gobernua, oposizioko alderdi nagusia eta gobernuaren aldeko nahiz kontrako manifestarien ordezkariak negoziatzera behartu ditu Prayuth Chan-ocha armadaburuak, herrialdea egonkortzeko akordio baten bila. Baina ahalegina antzua dela ikusirik, bi aldeek uztartu ezineko jarrerak baitituzte, gobernuaren kontrola bere gain hartu du armadak. Konstituzioa baliogabetzearekin bat, etxeratze agindua ere ezarri dute.

Estatu kolpe bat ez zena, hala nabarmendu baitzuen Chan-ochak asteartean gerra-legea ezarri zuelarik, erabateko estatu kolpe bihurtu da horrela. Thailandiako Konstituzioak, izan ere, gerra legearekin segurtasun alorra armadak bere gain hartzeko aukera aurreikusten du; ez, ordea, gobernuaren kontrola militarrek hartzekoa, nahiz eta azken 80 urteetan gobernuak armadaren oniritziarekin izendatu diren.

Suthep Thaugsuban gobernuaren kontrako manifestarien burua, gainera, soldaduek atxikita eraman dute negoziazioak egiten ari ziren eraikinetik, lekukoekn arabera, eta ehunka soldadu eraman dituzte gero inguru hori kontrolatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.