TXILE

Arma biltegia aurkitu dute diktadurako enklabe batean

2005eko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Txileko enklabe alemaniarra Augusto Pinochet diktadorearen polizia sekretuaren entrenamendu eremua eta armategia izan zela aditzera eman zuen atzo Txileko poliziak. Enklabea 1961ean sortu zuen, Parralen, Paul Schaefer nazien armadako ofizialorde ohiak, eta Pinocheten diktadura garaian tortura zentroa izan zen. Egun Schaefer diktadurako desagertuekin duen zerikusiagatik eta haurrei egindako sexu abusuengatik auzipetuta dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.