Arabiar Ligak Bahrainen kokatuko du giza eskubideen auzitegia

2013ko irailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eztabaida sortu du Arabiar Ligak joan den igandean hartutako erabakiak, Bahrainen kokatuko baitu Giza Eskubideen Auzitegi Arabiarra. Bahraingo Atzerri ministro Khalid bin Ahmed al-Khalifaren arabera, Giza Eskubideen Arabiar Gutunean oinarrituko da auzitegia. Bahrainen bertan, ordea, erabakia gogor kritikatu dute monarkiaren aurkako taldeek. «Baxar al-Assad eta halako jendearen aurka jotzeko balioko du, baina Golkoko herrialdeetan ez du zereginik izanen, eta ez ninduke harrituko gizarte zibil baten alde borrokan ari direnen aurka erabiliko balute», kritikatu du Bahraingo Giza Eskubideen Zentroko buru Maryam al-Khawajak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.