HILBERRIA. Denis Goldberg

Apartheidaren kontrako sinboloa

NIC BOTHMA / EFE.
Erredakzioa
2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Nelson Mandelarekin batera, Denis Goldberg bilakatu da Hegoafrikan 1948tik 1990era izaniko sistema arrazistaren aurkako borrokaren sinboloa; Mandelarekin batera ere, 22 urte pasatu zituen Robben irlan preso, apartheidaren aurkako egindako lanagatik. «Berea Hegoafrikaren askatasunaren alde borrokaturiko bitzitza bat izan da», hitz horiekin adierazi zuen atzo bere izen-abizenak dituen fundazioak Goldberg hil egin zela, 87 urte zituela.

1960ko hamarkadaren hasieran hasi zen ANC Afrikako Kongresu Nazionalean militatzen, eta 1963rako atxilotu egin zuten, beste hainbat ekintzaile ezagunekin batera. Hurrengo urtean ezarri zioten zigorra, eta Robben irlako kartzelan sartu; talde horretako zuri bakarra zen. Espetxetik ateratzean, Erresuma Batura joan zen erbestera, eta apartheid sistema amaitu zenean itzuli zen Hegoafrikara. Ordudanik, beltzen egunerokoa hobetzeko zereginetan aritu zen. Azken urteotan ANCren ustelkeria salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.