Andre bat exekutatu dute Singapurren

2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
SINGAPUR. 30 bat gramo heroinarekin trafikatzea egotzita, emakumezko bat exekutatu dute Singapurren, azken bi hamarkadetan lehen aldiz. Saridewi Djamani zuen izena, 45 urte zituen, eta 2018ko uztailean ezarri zioten heriotza zigorra. Iturri ofizialek jakinarazi zuten atzo urkatu zutela; Singapurren hala exekutatzen dituzte heriotza zigorrarekin kartzelatuak. Horrek giza eskubideen aldeko taldeen protestak eragin ditu.

Justizia Eraldatzailea GKE gobernuz kanpoko erakundeak plazaratutako datuen arabera, 2004az geroztik Asia hegoaldeko herrialde horretan exekutatutako aurreneko emakumea da. Nabarmendu du aurten urkatutako laugarren pertsona dela; narkotrafikoa egotzia zieten denei.

Singapurrek munduko legedirik zorrotzenetakoa dauka droga trafikoaren kontra.COVID-19agatik, bi urtez etenda egon ziren exekuzioak. Iazko martxoan, ordea, berriro hasi ziren zigortuak urkatzen, eta 15 exekutatu dituzte ordutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.