Igor Susaeta.

Arreta desbideratuz

2024ko urriaren 1a
13:05
Entzun

Israelek Hezbollahren (eta Libanoren) kontra hasitako erasoaldi argia ez da ezustean iritsi. Iazko urriaren 7tik, Israel Gaza setiatzen hasi zenetik, elkarren kontra erasoan eta kontraerasoan ari dira bi aldeak. Eta data horren urteurrena hurbildu ahala, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak geroz eta ozenago entzuten du Hamasek bahitutakoen senideek nola gogorarazten dioten ehun bat pertsonak gatibu jarraitzen dutela oraindik, urtebete geroago. Hainbat manifestazio masibotan, gainera, hauteskundeetara deitzeko eskatu diote.

Beraz, beste aldera begiratu du, eta arreta desbideratu. Israelgo Gobernuan bera baino are eskuin muturrerago daudenen egarri borrokalaria asetzeko, eta, bide batez, behin-behinean behintzat, kabinetearen barruan arazo bat gutxiago izateko, Iran etsai behinenaren adar militartzat har daitekeenaren kontra egiteko agindua eman du. Helburua da, haren esanetan, Hezbollahk azken urtean jaurtitako suzirien ondorioz Israel iparraldetik ebakuatu behar izan dituzten 60.000 pertsonek edukitzea etxera itzultzeko aukera.

Eta arreta desbideratu nahi du, bide batez, ustelkeria leporatuta auzipetuta dagoelako. Abenduaren 2rako dago deklaratzera deituta. Hortaz, politikoki bizirik jarraitzeko erabakitzat har daiteke azkenekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.