Irudia. Frantzia

AMIENSEKO ISTILUETAN, AUZOAK SUTAN

2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Segurtasun indarren eta hainbat gazte talderen artean istiluak gertatu ziren atzo goizaldeanAmiens hirian, Frantziako iparraldean. Hainbat pertsona zauritu ziren borroketan; tartean, hamasei polizia. Igandean ere istiluak sortu ziren Amienseko zenbait auzotan, Poliziaren errepideko kontrol baten harira. Frantziako Gobernuak izendatu berri ditu segurtasun «lehentasuna» izan behar duten hamabost toki, eta horien artean daude Amienseko auzo horiek. Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi du atzoko istiluetan eskola bat, kiroldegi bat eta aisialdirako zentro bat erre zituztela gazteek, baita hainbat auto eta etxebizitza ere —irudian—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.