mundua

Alemania, Koalizio Handiari begira

SPDk baztertu egin du Die Linkerekin gobernuan sartzeko aukera, eta CDU-CSUk sozialdemokratekin Koalizio Handia egin dezakete. AfD eskuineko alderdi populista eta euroeszeptikoak Parlamentuan sartzeko aukerak ditu.

2013ko irailaren 21a
16:21
Entzun

Alemanian gobernuan dauden bi indarren arteko gatazkak eman dio bizitasuna parlamenturako hauteskundeen azken txanpari. Inkestek Bundestagen sartzeko beharrezkoa den %5 justuan ematen diote FDP Alderdi Demokratiko Liberalari, baina Angela Merkel kantzilerrak ez du onartu CDU Batasun Demokristauak bigarren botoa deitzen direnak liberalei uztea.

Izan ere, Alemanian boto-paperak bi zatitan banatuta daude. Ezkerreko zutabean, alderdiek aurreneko botorako osatu duten hautagaien zerrenda dago, eta, eskuinean, bigarren botorako alderdien zerrenda, erabakigarriena. Aurreneko botoan, hautesleek zuzenean ematen diete botoa 299 hautes barrutietako hautagaiei, eta gehiengoa lortzen duenak eskuratzen du eserlekua barruti bakoitzean. Beste 299 eserlekuak zeinek hartuko, eskuineko zutabean ageri diren hautagai zerrendatik erabakitzen da. Bigarren boto hori, baina, ez zaio hautagai jakin bati ematen, baizik eta alderdiei. Eta bigarren botoek erabakitzen dute alderdi bakoitzak parlamentuko behe ganberan izango duen indarra.

Etengabeko krisi politikoan eta bizirauteko borrokan, FDPk CDUko militanteei eskatu zieten bigarren botoa liberalei emateko. Baina Merkelek ezezko borobila eman zion demokristauek aukera hori babesteari: “CDUk ezin die boto bakar bat ere oparitu beste alderdiei. Boto guztiak behar ditugu ni izan nadin Alemaniako Errepublika Federaleko kantziller”.
Merkelen ezezkoan ataka zailean jarri du FDP, orain astebete Bavariako parlementutik kanpo geratu baitziren, botoen %3,3 eskas eskuratuta.

SPDren ukoa Ezkerrari

Deutschlandtrendek ARD telebista publikoarentzat eginiko inkestak azken astean Merkelen aldeko aliantzari puntu bateko jaitsiera eman ziolarik, oposizioa gehiengoa lortzeko moduan dela erakutsi zuen. CDU alderdi demokristauari eta CSU Bavariako sozialdemokratei botoen %40 eman zien, eta FDP %5eko mugan utzi zuen. Oposizioan, berriz, SPDk puntu bat irabazi zuen (%28), Berdeak %10ean utzi zituen, eta Die Linke (Ezkerra) egonkor ageri ziren %8arekin, bereziki Ekialdeko Alemanian duen indarragatik. Horrenbestez, gobernuko alderdiek botoen %45 eskura ditzakete, eta oposiziokoek %46. Baina ezkerreko aliantza ez da egingarria.

Emaitza horiekin, SPD Aliantza Handirako prestatzen ari da kristaudemokratekin. Gaurko emaitzek koalizio beltz-horiari (CDU-FDP) edo koalizio gorri-berdeari (SPD-Berdeak) ez badiote gehiengoa ematen, Peer Steinbrueck CDUrekin koalizio gobernuaren osaeraz negoziatzeko prest dagoela jakinarazi dute sozialdemokratek. Bozen aurretik, izan ere, Berdeekin eta Die Linkerekin gehiengoa lortzeko modua ikusi arren, sozialistekin gobernatzea baztertu egin du. Merkelentzat formula ezaguna litzateke, bere aurreneko agintaldian ere Koalizio Handiarekin gobernatu baitzuen.

Steinbrueckek eta SPDko presidente Sigmar Gabrielek Koalizio Handiaren aukera hobestea hitzartu zuten, sozialistekin gobernatzeko aukera baztertuta. Horren aurrean, SPDko alde ezkertiarra gutxienez bost eskakizun zehatz biltzen dituen katalogo bat prestatzen ari da, demokristauekiko negoziaziorako. Puntuetako batean, Alemania osoan gutxieneko soldata bat bermatzea, fiskalitate tasa igotzea, errenta solidario bat bideratzea eta herritartasun bikoitza onartzea jaso dituzte.

Indar berri bat eskuinean

Gaurko hauteskundeetan, CDU-CSU aliantzaren garaipen argiak zer koalizio aukera utziko dituen da galdera nagusia. Baina ezusteko bat ere izan liteke, eskuinean AfD Alemaniarako Alternatiba alerdi populista eta eurokritikoa parlamentuan sartzeko moduan baita. INSA institutu demoskopikoaren azken inkestaren arabera, izan ere, botoen %5eko mugan dago. Aurreko inkestetan botoen %2,5 eta %4 artean ematen zieten AfDri. Eta Alemaniako agertoki politikoan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.