Alberto Fernandezek jakinarazi du ez dela aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara
BUENOS AIRES. Alberto Fernandez Argentinako presidenteak atzojakinarazi zuen ez dela aurkeztuko datorren urriaren 22an egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeetara. Bideo baten bidez eman zuen erabakiaren berri, eta, gobernuan dagoen koalizioaren, Denon Frontea-ren batasuna aldarrikatu zuen. Koalizioa, hain zuzen, abuztuaren 13an da hauteskundeak egitekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu