Joan den larunbatean 133 pertsona erreskatatu zituen Mediterraneoan Sea Eye gobernuz kanpoko erakunde alemaniarraren Alan Kurdi itsasontziak. Horietatik zortzi ebakuatu egin zituzten Italiako kostazainek, osasun arreta behar zutelako. Gainontzekoek, ordea, ontzian jarraitzen dute.
Ontziko arduradunek salatu zuten atzo, Malta, Italia, Frantzia eta Alemaniako erreskate zerbitzuekin harremanetan jarri direla, eta inork ez diela portu segururik eskaini migratzaileak uzteko. «Ez dugu arriskatu eta Italian blokeatuta geratu nahi, beste ontzi batzuei gertatu zaien moduan. Horregatik Frantziarako bidea hartu dugu», iragarri zuen Gorden Islerrek, Sea Eyeko koordinatzaileak.
'Alan kurdi'-k Frantzian porturatu nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu