Al-Zawahiri Al-Qaedako burua hil dutela esan dute AEBek

Kabulen hil dute Osama Bin Ladenen lekukoa hartu zuen gizona. 71 urte zituen. Talibanek erasoa gaitzetsi dute

Al-Zawahiri, 2004ko argazki batean. EFE.
2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak herenegun gauean baieztatu zuenez, CIAk Aiman al-Zawahiri hil du, Kabulen. Al-Qaeda erakundeko burua drone batetik jaurtitako misilekin hil zuten, igandean, Afganistango hiriburuko etxe bateko balkoian zegoela. Gehien bilatuen zerrendan zeukan Washingtonek aspalditik.

Al-Zawahiriri 2001eko irailaren 11ko erasoak agintzea eta prestatzea leporatzen zioten AEBek. Osama Bin Ladenen bigarrena zen orduan, eta, gero, erakundearen buruzagitza bere gain hartu zuen, 2011n, AEBek Bin Laden hil zutenean.

Washingtonen arabera, Kabulen ezkutatuta bizi zen Al-Zawahiri, familiarekin. Senideekin zegoen hil zutenean. Bi Hellfire misil jaurti zizkioten, baina, Etxe Zuriaren arabera, beste inork ez zuen minik hartu erasoan. 71 urte zituen.

Talibanek erasoa gaitzetsi zuten Al-Zawahiri aipatu gabe, eta adierazi AEBek Dohako Akordioa urratu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.