Saif al Adel izendatu dute Al Kaedako taldeko behin- behineko zuzendari. Talde armatuko buruzagien artean hartu dute erabakia, Osama Bin Ladenen ordezkoa aukeratzeko egin duten bileran. Oraingoz, kargua Al Adelek hartu duen arren, buru ohiaren behin betiko postua hartzeko hautagai nagusiak, Aiman al Zauahiri eta Mustafa Jamni dira.
Egipton jaio zen Al Adel. Al Zauahirirekin lan egindakoa ere bada Al Kaedako ekintza batzuk egiteko orduan, PakistanekoThe News egunkariaren arabera. AEBetako fiskal batzuek esan dutenez, Al Kaedako buruetako bat zen Al Adel, eta zenbait atentatu antolatu ere egin dituela dio. 80ko hamarkadan, Sobietar Batasunaren aurka ibili zen gerran Afganistanen. AEBetako armadak herrialdea hartu zuen arte han bizi izan zen, baina hori gertatu zenean Iranera alde egin zuen. Noman Benotman Al Kaedako kide ohiaren arabera, erakundearen barruansortzen ari zen urduritasunabaretzeko hartu dutebehin-behineko erabaki hori. •
Pertsonaia. Saif al Adel
Al Kaedako buruzagi berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu