Akufo-Addok irabazi ditu Ghanako bozak
AKKRA. Nana Akufo-Addo Ghanako jarduneko presidenteak agintea berritu du, herrialdeko bozetan botoen %51,6 eskuratuta, Hauteskunde Batzordeak atzo jakinarazi zuenez. Akufo-Addok aurrea hartu dio bere aurkari nagusi zen John Dramani Mahama presidente ohiari; botoen %47,4 lortu ditu hark. Indarkeria ekintzak izan dira bozketan, eta bost pertsona hil dira gertaeretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu