Behin-behineko egoera gainditu eta trantsizioa gainditzeko bidean, presidente berria hautatzeko bozak uztailaren 10ean egitea erabaki du Kirgizistango Legebiltzarrak. Horretarako, egun Errusian erbesteratuta dagoen Askar Akaiev presidente zenak emandako dimisioa onartu du aurrena.
Ostiralean, Sobiet Batasunetik independentzia lortuz geroztik aurreneko lehendakaria zein heinean legediak Akaievi aitortzen zizkion eskubide eta berme handiak eten zituzten. Hala nola, immunitate pertsonal zein ondarezkoa zuen Akaievek, egoitza ofizial bat izateko eskubidea eta Kirgizistango Segurtasun Kontseiluko bizi arteko kide zen.
Horiek guztiek atzera botata, Akaieven dimisioa onartu dute gaur, eta hauteskundeetarako data ezarri dute.
Martxoaren 24an Gobernuaren egoitza hartu zuten herritarrek, eta Akaievek ihes egin zuen. Oposizioak gidatu zuen errebolta; hain justu, otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran egin ziren Legebiltzarrerako hauteskudeetan Gobernuak "iruzurra" egin zuela salatu zuten, eta horrek eztandarazi zuen krisi politikoa.
kirgizistan
Akaieven dimisioa onartu du Kirgizistango Legebiltzarrak, eta uztailaren 10ean finkatu du bozen eguna
Uztailaren 10ean egingo dituzte Kirgizistanen presidente berria aukeratzeko hauteskundeak. Hala erabaki du Legebiltzarrak, aurretik Askar Akaiev presidente erbesteratuaren dimisioa onartu ondoren. Ostiralean, indarren zegoen legediak Akaievi aitortzen zizkion eskubide eta berme handiak eten zituen erakunde horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu