Kirgizistan

Akaiev Kirgizistango presidenteak dimisioa eman du

Askar Akaiev martxoaren 24tik Errusian erbesteratuta dagoen Kirgizistango presidenteak dimisioa eman du. Atzo, egun Kirgizistanen indarrean den Legebiltzarrak bidalitako ordezkaritza batekin bildu zen Akaiev, eta batzar horretan adostu zuten dimisioa emango zuela. Krisia gainditu eta Kirgizistan "normaltasun instituzionalera" eramateko lehen urratsa dela iritzi diote agintari berriek.

2005eko apirilaren 4a
19:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Kirgizistanek Moskun duen enbaxadan egin dute Akaievek dimisioa emateko ekitaldia. Izan ere, martxoaren 24an oposizioak gidatutako erreboltak agintetik bota zuenetik, Errusian dago erbesteratuta.

Akaiev agintetik kendu ostean, behin-behineko Legebiltzar berria osatu zuten Kirgizistanen, maiatzeaan hauteskundeak egin arte. Hain zuzen ere, Legebiltzar horren ordezkaritza batekin negoziatu du lehendakari ohiak dimisioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.