AEBak

AEBetako polizia bat ikertzen ari dira Atlantan gizon bat tiroz hiltzeagatik

Iturri ofizialen arabera, 27 urteko gizonezkoa taser pistola kentzen saiatu zen polizietako bati, eta orduan egin zioten tiro.

Protestak egin dituzte Atlantan. ERIK S. LESSER, EFE
arantxa elizegi egilegor
2020ko ekainaren 13a
22:11
Entzun

Ostiral gauean gertatu zen AEBetako Atlanta hirian. Iturri ofizialen arabera, 27 urteko Rayshard Brooks geldiarazi zuten Polizia kontrol batean, gidatzen zihoala lokartu eta istripu bat eragiteko zorian egoteagatik. Atzeman zutenean alkoholemia froga egin zioten, eta positibo eman zuen, eta ihes egiten ahalegindu zen. Segurtasun indarren esanetan, polizietako baten taser pistola hartzen ahalegindu zen gizona, eta orduan beste batek tiroz hil du.

Aldiz, inguruan zegoen herritar batek grabatu eta zabaldutako bideo batean Brooks agertzen da Poliziarekin indarrean, eta ondoren haiengandik lasterka ihes egiten; eta jarraian entzuten dira tiro hotsak. Brooks bizirik eraman dute erietxera, baina han hil da. Polizietako bat ere artatu behar izan dute, zauriengatik. Fiskaltzak ikerketa zabaldu du.

Handi ordu gutxira hainbat lagun bildu dira tiroketa izan den inguruan, gertatutakoa salatzeko.

Maiatzaren 25ean, George Floyden hilketak herrialde osoa asaldatu zuen, eta geroztik etengabeak izan dira protestak. Diru faltsua erabiltzeagatik atzeman zuten 46 urteko gizonezkoa Minneapolisen. Hura lurrean eta eskuburdinak jarrita zegoela, bertan zeuden lau polizietako batek, Derek Chauvin ofizialak, belaunarekin lepoa estutu zion zortzi minutuz, beste bi polizien laguntzarekin. Horren ondorioz hil zen. Lau poliziak kargugabetuta eta auzipetuta daude orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.