Protestak hERRIALDE ARABIARRETAN

AEBetako Ordezkarien Ganberak ez du Libiako eskuhartzea onartu

Ganberaren onespenik gabe sartu ziren Libian orain dela hiru hilabete. Senatuak eskuhartzearen alde egingo du ziurrenik.

2011ko ekainaren 24a
19:46
Entzun

AEBetako Ordezkarien Ganberak ez du Libiako eskuhartzea babestu. Ganberako gehiengoa errepublikanoa da, eta gaur egindako bozketan Barack Obamak presidenteak harturiko erabakiaren aurka egin dute 295 ordezkarik -123k soilik egin dute alde-. Obamak Kongresuari galdetu gabe hartu zuen Libian sartzeko erabakia, eta orain Afrika iparraldeko herrialdean egoteko baimena galarazi dio Ordezkarien Ganberak.

Orain dela hiru hilabete hartu zuen Barack Obamak Libian sartzeko erabakia, Kongresuan galdetu gabe. 1973ko Guda Botereei buruzko ebazpenaren arabera, kanpoko herrialde batean operazio militar bat hasi aurretik, Kongresuaren onespena behar du AEBetako Gobernuak, eta horrek 90 eguneko epean eman behar dio erantzuna. Baimen hori ukatu dio gaur Ordezkarien Ganberak. Etxe Zuriak Kongresuaren baimenik behar ez duela uste du baina. Libian "laguntza" operazioak egiten ari direla argudiatu dute, ez "borroka" operazioak.

Praktikan, Libian egoteko babesik gabe geratu da Obama. Halere, ziurrenik gaurko erabakiak ez du garrantzi handia izango, ez baitu babes handirik Senatuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.