AEBetako bi soldadu hil dituzte Mosulen

Ameriketako Estatu Batuetako bi soldatu hil dituzte Mosuleko probintzian izandako bi erasoetan. Bi heriotz hauekin, gustira 195 soldadu hil dituzte maiatzaren 1an guda bukatu zela aldarrikatu zutenetik.

2003ko abenduaren 10a
16:15
Entzun
Estatu Batuetako iturrien arabera lehenengo erasoa, Irakiar erasotzaile batzuk estatubatuar soldaduak gasolindegi bat babesten ari zirenean bi ibilgailuetatik tiroka hasi ondoren gertatu da.Eraso horren ondorioz soldadu bathil eta beste bat zauritu dute. Soldaduek tiroka erantzun diete erasotzaileei eta bat hil dute. Lekuko batzuren arabera,erasoaren ondoren estatubatuar soldaduak ingurutik zebilen ibilgailu baten kontra tiroka hasi diraeta ibilgailuaren gidaria hil dute.

Matxinatuek beste soldadu bat hil dute Mosulen militarren patruila baten ondoan lehergailu batek eztanda egin ondoren.

Azken egunotan AEBetako soldaduen kontrako erasoak ugaritu dira Mosulen. Atzo 41 soldadu zauritu zituzten eraso zuizida baten ondoren. Asteleheneansoldadu bat tirozhil zuten eta igandean eztanda baten ondorioz beste bat.

Bestalde Irakeko polizi iturrien arabera 29 lagun atxilotu dituzte, horietatik 5 polizi, erresistentziak egindako erasoekin zerikusirik izan dezaketelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.