AEBek adierazi dute Hamza Bin Laden hil dela
WASHINGTON. AEBetako inteligentzia iturriek NBC kateari esan diotenez, Hamza Bin Laden hil da; Al-Qaedako burutzat zuten. Oraindik ez dakite non eta nola hil den, baina AEBetako agintariek uste dute Afganistan eta Pakistan artean zegoela, Iranera joateko asmoarekin. Osama Bin Laden aita ordezkatu, eta Al-Qaedako buruzagietako bat zelakoan daude Washingtonen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu