Abu Aklehren hilketa Nazioarteko Zigor Auzitegira eramango dute
JERUSALEM.Al-Jazeera telebistak jakinarazi du legelari talde batosatu duela Xireen Abu Akleh kazetariaren hilketaren kasua NZANazioarteko Zigor Auzitegira eramateko. Hedabideak atzo nabarmendu zuen fiskaltzari espediente bat helaraziko diotela, NZAren gutunaren zortzigarren puntuaren arabera «gerra krimen bat» delako «kazetariak hiltzea». Maiatzaren 11n hil zuen Israelgo armadak, tiroz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu