Abstentzioa izango da Rebelio de Sousaren mehatxu nagusia bozetan

Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte Portugalen gaur, eta egungo presidente Marcelo Rebelo de Sousa da faborito argia. Itxialdian izan arren, bozkatzera joateko deia egin diete herritarrei

Marcelo de Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea hauteskundeetara aurkeztuko zela iragartzeko egindako agerraldian, abenduaren hasieran, Lisboan. MANUEL DE ALMEIDA / EFE.
Julen Aperribai.
2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Pandemiaren une kritikoenean eta bozkatzea bera salbuespenezko neurri gisa onartuta, presidentea aukeratuko dute gaur Portugalen. Hauteskundeek ez lukete herrialde horretako gobernantza ereduan aldaketa handirik eragin behar, hala ere; Portugalek siste- ma semipresidentzialista duela- ko, batetik, eta, beraz, gobernua- ren eta parlamentuaren gidaritza lehen ministroarena delako; eta, bestetik, ia segurutzat jotzen delako egungo presidentea, Marcelo Rebelo de Sousa kontserbadorea, berriz gailenduko dela.

Botoen %60 inguru ematen dizkiote inkestek presidenteari, eta haren atzetik jartzen dute, nabarmen atzerago, Ana Gomes PS alderdi sozialistako hautagaia, bozkatzaileen %12ren babesarekin. Gomesen emaitzen antzekoak aurreikusten dizkiote Andre Ventura eskuin muturreko hautagaiari. 2021ean eratu zuen Venturak Chega alderdia, eta indarra hartu du geroztik. Migratzaileen eta abortuaren aurkako diskurtso suharrak eta zigor kodea gogortzeko dituen asmoek ezaugarritu dute Ventura, eta baita gainerako politikarienganako adierazpen gogorrek ere. Modu horretan, protagonismo handia lortu du eskuin muturrak, gaurko hautes- kundeen atarian.

Bozen bigarren itzulia behar- tzea izango du xede Venturak, eta, horretarako, alde izan dezake abstentzioa —gutxienez %50eko babesa lortu behar du presidente- ak lehen itzulian, bigarrenik egin beharrik izan ez dadin. Pande- miaren ondorioz, parte hartzea oso apala izatea espero da, eta, zenbait inkestaren arabera, absten tzioa %70era irits daiteke. Izan ere, krisi sanitario betean egingo dituzte gaurko hauteskundeak Portugalen. Atzo markak hautsi zituen izurriak, beste egun batez: 274 hildako eta 15.000 kutsatu berri zenbatu zituzten, eta jada 10.000 dira pandemia hasi zenetik herrialdean hildakoak. Konfinamendua ezarri zuen gobernuak iragan astean, eta, bozka- tzea baimenduta egongo den arren, beldurrak gaina hartu eta boza ematera deituta daudeneta- ko asko etxean geratzeak hautes- kundeak baldintzatu ditzake. Bozkatzera joateko deia hedatu nahian ari dira egunotan agintariak, eta, era berean, aurretiazko botoa emateko aukera errazteko ahalegina egin dute, abstentzio handia izateko arriskua ikusita.

Bost urte fokupean

Rebelo de Sousa presidenteari eta hautagai faboritoari egin diezaioke kalte handiena abstentzioak. 2015ean iritsi zen estatuburu izatera Rebelo de Sousa, hauteskundeen lehen itzulian botoa eman zutenen %52ren babesarekin. Haren aurrekoek izan ez zuten presentzia publikoa azkar hartu zuen Rebelo de Sousak. Arreta me diatikoa bereganatu zuen, eta ha ren agerraldiak ohiko bihurtu dira herrialdeko hedabideetan.

Sinbolikotasun handiko kargua da presidentearena Portugalen, baina ez du legeak egiteko eskumenik. Hala ere, legebiltzarraren gaineko erabakiak har ditzake. Armadaren gaineko kontrola harena da, eta atzerriko harremanetan diplomazialari jardutea dagokio. Horrez gain, legebiltzarra desegiteko eta han onartutako legeei betoa jartzeko aukera du. Legeak legebiltzarrera itzularaz ditzake, eta, han berriz baldintza berberetan onartzen badira, Auzitegi Konstituzionalari eska diezaioke berraztertzeko. Eskumen hori askotan erabili du Rebelo de Sousak: 23 lege proiekturen aurka egin du; hemezortzi parlamentuak onartuak ziren, eta bost, gobernuak proposatuak.

Botere exekutiborik ez badu ere, herrialdeko auzi nagusien eta gobernuaren erabakien inguruko ikuspuntua argi agertu du askotan, eta boterea neurririk gabe erabili izana ere egotzi dio te zenbaitek; batez ere, pandemia garaian. Eragiteko ahalmen handiagoa ere izan du; esaterako, harena da larrialdi egoera aplikatzeko azken hitza, behin legebiltzarrak onartu eta gero.

Antonio Costa lehen ministroarekin eta haren gobernuarekin ere izan ditu eztabaidak, arrazoi beragatik. Hala ere, harreman ona izan dute, eta horren erakusle da Costak Rebelo de Sousa babestu izana gaurko hauteskundeetarako, alderdikide duen Ana Gomesi bizkarra emanda.

Kargua berriz lortuko balu, bost urtez jarraituko luke presidente Rebelo de Sousak, gehienez ere hamar urtez egon baitaiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.