WASHINGTON. AEBetako Alabama estatuko Senatuak abortua debekatzeko lege bat onartu zuen herenegun. AEBetako 50 estatutatik 21etan, oso lege murriztaileak dituzte ezarrita abortatzeko eskubidearen aurka, baina Alabamakoa guztietan murriztaileena da: soilik haurdun dagoen emakumearen bizia arriskuan dagoenean egongo da baimenduta. Bortxaketa kasuetan eta intzestu kasuetan, esate baterako, emakumeek ez dute izango abortatzeko eskubiderik. Zigorrak medikuek bakarrik jasoko dituzte, baina oso gogorrak dira: gutxienez hamar urteko espetxealdia abortu bat egiteko asmoa izan dutenentzat, eta 99 artekoa egin dutenentzat. Kay Ivey gobernadoreak astebeteko epea du legea sinatzeko.
Alabamako Senatuak 35 ordezkari ditu, eta horietako 25ek bozkatu dute legearen alde; guztiak Alderdi Errepublikanoko kideak, eta guztiak gizonak. Lau senatari baino ez dira emakumeak, eta bakar batek ere ez du legea babestu. Abortatzeko eskubidearen aldeko elkarteek jakinarazi dute auzitara joko dutela.
Abortua debekatu dute AEBetako estatu batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu