Abascal Europaren Aldeko Patriotak alderdiko buru izendatu dute

Vox Espainiako eskuin muturreko alderdiko buruak zuzenduko du, besteak beste, Le Penen eta Orbanen alderdiek osatzen duten taldea. Europako Parlamentuan hirugarren indarra da.

Abascal, ezkerretara Le Pen duela, gaur Parisen. EFE
Abascal, ezkerretara Le Pen duela, gaur Parisen. EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2024ko azaroaren 16a
18:28
Entzun

Santiago Abascal Vox Espainiako alderdi ultraeskuindarreko burua Europako Batasuneko Europaren Aldeko Patriotak taldeko zuzendari izendatu dute gaur, Parisen. Europako alderdiaren batzar orokorra egin dute gaur, eta han hartu du Abascalek aurrez Jordan Bardellak RN Batasun Nazionaleko buruak zuen kargua. Europaren Aldeko Patriotak taldea hirugarren indarra da Europako Parlamentuan —86 eserleku ditu—; soilik, EAP Europako Alderdi Popularra eta S&D Sozialisten eta Demokraten Aliantza Progresista ditu aurretik.

Alderdia Europako Parlamenturako hauteskundeen ostean osatu zuten, hartara aurkeztutako zenbait alderdi eta talde elkartuta. Gaur egun, 11 herrialdetako eskuin muturreko alderdiek osatzen dute Europaren Aldeko Patriotak taldea; horietatik lau beren herrialdeetan boto gehien lortu zuten alderdiak izan ziren ekainean egindako Europako Parlamenturako bozetan: Austriako FPO Austriako Askatasunaren Alderdia, Belgikan VB Interes Flandriarra, Frantziako RN eta Hungariako Fidesz. Talde horretakoak dira, beraz, RNko Marine Le Pen eta Hungariako lehen ministro Viktor Orban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.