munDUA

76 lagun hil dituzte Iraken

2010eko maiatzaren 10a
18:14
Entzun
Gaur 76 hildako izan dira gutxienez, eta 290 zauritu, horietatik asko larri, Iraken izan den urteko egun odoltsuenean.

Goizean Al Sueiran ere bonba-auto bat lehertu dute eta zortzi lagun zendu dira eta 70 zauritu. Bagdad hegoaldera dago herri hori, 50 bat kilometrora.

Gutxienez 36 lagun hil dituzte gaur eguerdian Hila herrian, Bagdad hiriburutik ehunen bat kilometro hegoaldera, bi bonba-auto lehertuta. Beste 110 pertsona zaurituta daude.

Arratsaldean gutxienez hamar pertsona hil dira eta 40 zauritu bi bonba-auto leherketetan, Basoran Bagdadtik hegoaldera 550 kilometrotara.

Horretaz gain, Polizia postuei hainbat eraso egin dizkiete leku batzuetan, eta horietan ere jendea zendu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.