74 eguneko gerran, 649 soldadu argentinar hil ziren
1982an sei urte zeramatzan batzorde militarrak, Juntak, Argentinan agintzen, eta larri zegoen. Krisi ekonomiko eta politiko sakonari ihes egin nahian kale edo baleko apustua egin zuen. Irlak indarrez hartuz, baina, ordura arte negoziatzeko borondatea erakutsi zuen Londresko gobernuaren erantzun belikoa eragin zuen. 74 eguneko gerran, 649 soldadu argentinar hil ziren, eta 255 soldadu britaniar, baita irlako hiru biztanle ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu