66 hildako Turkian, sute batean

Eski estazio bateko hotel batean piztu da sutea. 50 dira zaurituak. Egurrezkoa zen eraikina.

Suhiltzaileak, Kartalkaya (Turkia) eski estazioko hotel bateko sutea itzaltzen. BERRIA
Suhiltzaileak, Kartalkaya (Turkia) eski estazioko hotel bateko sutea itzaltzen. BERRIA
Igor Susaeta.
2025eko urtarrilaren 21a
16:10
Entzun

Turkia ipar-ekialdeko eski estazio bateko hotel batek su hartu du gaur goizaldean, eta, horren ondorioz, 66 pertsona hil dira gutxienez, eta 50 inguru zauritu. Datu horiek eman ditu Turkiako Barne Ministerioak.

Han 03:30 zirenean piztu da sutea, eta suhiltzaileek hamar bat ordu behar izan dituzte itzaltzeko. Egurrezkoa zen hotela, eta Istanbul eta Ankara artean zegoen, Kartalkaya eski estazioan. Ia-ia beteta zegoen sutea piztu zenean, neguko oporraldian baitaude Turkian.

Hurriyet Turkiako egunkariak azaldu duenez, suhiltzaileek zailtasunak izan dituzte sugarrak itzaltzeko. Izan ere, hotela eski pista baten oinean dago, eta, horrenbestez, eraikinaren aurreko aldera soilik hurbildu ahal izan dute erreskate taldeen ibilgailuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.