Japonian bilduta dago egunotan G8koen taldea -AEBak, Japonia, Errusia, Alemania, Frantzia, Britainia Handia, Italia eta Kanada—, eta bart erabaki du 2050 urterako negutegi efektoa eragiten duten gasen kopurua %50ean jaisteko neurriak hartzea.
"G8ko herrialdeek onartu egin dute helburu hau -2050erako gas igorpen globalak gutxienez erdira jaistea- mundu mailako helburu izan behar duela", azaldu du Japoniako lehen ministro Yasuo Fukudak, akordioaren berri emanez.
Klima aldaketa
2050erako negutegi gasak erdira jaistea hitzartu du G8koen goi bilerak
Munduko zortzi estaturik aberatsenen bilkurak bat egin du beroketa globalari aurre egiteko neurrietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu