Sofia hiriburutik 25 kilometrora abandonaturiko kamioi bat topatu du Bulgariako Poliziak, eta, barruan, 18 etorkin hilda. Beste 22 pertsona zeuden kamioiak zeukan tarte ezkutu batean. Poliziaren arabera, itota hil dira etorkinak.
Egurra zeraman kamioiak, eta horren azpian zegoen pertsonak ezkutatzeko tartea. Bizirik atera diren etorkinek esan dutenez, trafikatzaileek kamioia utzi, eta ihes egin zuten.
Sofiako eroetxeetara eraman dituzte beste bidaiariak. Horietako 14 hil ala bizi daude. Bulgariak muga du Turkiarekin, eta Poliziak uste du handik pasatu zituztela etorkinak. Bulgaria Europako Batasuneko kidea da, baina ez dago Schengen gunean, eta muga kontrolak pasa behar dituzte handik helduriko ibilgailuek.