177 migratzaile odisea noiz amaituko daude lehengo astetik Italiako uretan

2018ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Zenbait ontzi lehorreratzeko zain daude oraindik Mediterraneo itsasoan. Diccioti itsasontziak Italiako uretan jarraitzen du, hango gobernuak baimena noiz emango zain. Duela astebete Italiako armadak Maltako uretan erreskatatu zituen 177 migratzaileak dira oraindik Europa zapaltzeko zain daudenak. Hala ere, gobernuen presioen ondorioz, 29 adingabek lehorreratzeko baimena lortu dute. Matteo Salvini Barne ministroak ez die gainontzekoei Cataniako portuan lehorreratzeko baimenik eman nahi. Salvinik salatu du EB Europako Batasuneko kideek muzin egin dietela errefuxiatuak hartzeko erantzukizunei, eta gaineratu du ez direla lehorreratuko etorkin guztiak zer herrialdetan hartuko dituzten jakin arte.

Diccioti ez da, ordea, Mediterraneoan kulunka dabilen ontzi bakarra. Atzo goizean Maltako uretan erreskatatu zuten txalupa bateko kideak ere portu baten bila dabiltza, lehorreratu ahal izateko. Txalupak ehun migratzaile zeramatzan, eta Maltako kostazainek sorotsi zuten, urperatzen hasia zegoela ikusita. Armadak jakinarazi du bi migratzaileren hilotzak ere bazeramatzatela. Maltako Gobernuak ez du zehaztu beren herrialdean lehorreratuko diren.

'Aquarius'-en eredua

Azken hilabeteetan, Maltako Gobernuaren eta Italiako Gobernuaren artean zenbait eztabaida izan dira migratzaileak portuetan hartzeko. Kontuak eskatu dizkiote elkarri, baina bere horretan dirau lehorreratu ezin diren ontzien arazoak. Bi herrialdeek EBri galdegin diote eska diezaiela EBko estatu kideei zehazteko zenbat kide hartuko dituzten, Aquarius itsasontziarekin egin bezala. Hala ere, Salvinik hainbatetan salatu du errefuxiatuak hartzeko erantzukizuna hartu duten zenbait herrialdek ez dutela konpromisoa bete; horien artean, Maltak, Aquariusen kasuan. Maltako Gobernuak berriz, atzo salatu zuen Italiak ez duela bete ekainean Maltan lehorreratutako migratzaileak hartzeko konpromisoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.