150 zetazeo baino gehiago hil dira Australiako hondartza batean

Tasmania uharteko hondartza batean agertu dira 157 zetazeoak. Fauna babesteko langileek eta albaitariek ezin izan dute bat bera ere salbatu.

Arthur River herrixkatik hurbil agertu dira animaliak. EFE
Arthur River herrixkatik hurbil agertu dira animaliak. EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2025eko otsailaren 19a
13:19
Entzun

Australia hegoaldean, Tasmania uharteko hondartza batean 157 zetazeo agertu dira gaur, ur ertzean. Horietatik 90 bizirik zeuden fauna babesteko langileak eta albaitariak iritsi direnean, baina hil egin behar izan dituztela jakinarazi du Tasmaniako Ingurugiro Departamentuak ohar bidez. Baldintza meteorologikoen eraginez, albaitariek ezin izan dituzte animaliak berriz itsasora eraman.

Oharraren arabera, zetazeoek orka beltzak ziruditen, pseudorca crassidens espeziekoak.

Aurrez ere izan dituzte antzeko egoerak Tasmanian. Egoera horietan bezala, Ingurugiro Departamentuko langileek ez dakite zer dela-eta iritsi diren zetazeoak irlaren ipar-mendebaldeko hondartza horretara. 2020an, 470 zetazeo iritsi ziren Tasmania mendebaldeko hareatza batera, eta horietatik ehun inguru atera ahal izan zituzten bizirik. 2022an, 230 balea agertu ziren, berriz ere uhartearen mendebaldean, eta erdiak hil egin ziren.

150 zetazeo baino gehiago hil dira AustralianIkus-entzunezkoen taldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.