Eskalada

Ziordiako 'Irati' bidearen barrunbeak

220 metroko luzera du, eta zazpi luze. Antxon Gorrotxategik eta Garoa Unanuek ireki zuten, 2015ean. Inguruko bide errazenetakoa da, baina erakargarria da oso.

p025 f01 (9)
p025 i01 (15)
  • Herrialdea: Nafarroa
  • Tontor eta leku izenak: Arbara ekialdea, Irati.
  • Distantzia: 220 m. Zazpi luze.
  • Ingurunea: 220 metroko luzera du, eta zazpi luze. Antxon Gorrotxategik eta Garoa Unanuek ireki zuten, 2015ean. Inguruko bide errazenetakoa da, baina erakargarria da oso.
  • Estekak: Ibilbidea
Xabier Mujika.
2022ko urriaren 4a
09:00

Azken urteotan Ziordiako Arbara ekialdean hainbat eskalada bide ireki dira, V eta 6b+ zailtasunen artekoak, denak Antxon Gorrotxategik eta CVCE elkarteko Rafa Elorzak eta Sergio Martinek irekiak. Irati bertan ireki zen lehena izan zen, denetatik errazena.

Lehen luzea, 35 metro, III+. Plaka tente bat eskalatuko dugu (III+), eta, II mailako eskaladatxoren bat tartekatuz, ezkerrera diagonalean jarraituko dugu bilgunera iritsi arte.

Bigarren luzea, 40 metro, IV+. Bilgunearen gaineko plaka bertikalak eskalatuko ditugu (IV+), eta bilgunera iritsiko gara.

Hirugarren luzea, 40 metro, IV+. Zailtasun eskaseko plakatxo batzuk eskalatuko ditugu, eta horma bertikal batera iritsiko gara. Horma bertikala harkaitz zubietatik pasako kordinoak eta paraboltak tartekatuz eskalatzen joango gara (IV+). Bilgunera iristeko, parabolt batez babestutako plaka bat dago (4c).

Laugarren luzea, 30 metro, II. Laugarren luzea oinez egingo dugu, bilgunetik ezkerrera doazen puntu gorriei jarraituz. Bilgunera iritsi aurretik plakatxoren bat (II) eskalatu beharko dugu. 2019an beste luze bat ireki zuten, bilgunetik gora doana (40 m, IV). Luze berri horretatik ezkerraldera zeharkaldi horizontal bat eginez, bosgarren bilgunera iritsiko gara.

Bosgarren luzea, 20 metro, IV. Bilgunetik ezkerrera atera, eta plaka baten azpian jarriko gara. Plaka hau eskalatuta (IV, ezkerretik errazago), erlaitz txiki baten ondoren beste plaka bat arrail batetik eskalatuko dugu (IV), eta bilgunera iritsiko gara.

Seigarren luzea, 40 metro, V. Lehenengo metroak arrail eta plakatxoak tartekatuz eskalatuko ditugu, ur tantez osatutako plaka bertikalaren azpiko erlaitzeraino (IV). Ur tantez osatutako plaka eskalatu (V) ondoren, bilgunera iritsiko gara.

Zazpigarren luzea, 15 metro, IV. Lehen metroetan harmaila erraz batzuk eskalatuko ditugu; ondoren, plaka tente bat, eta, amaitzeko, diedro bat (IV). Bilgunea diedroaren amaieran dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.