Zorrozpeko aparkalekuan utzi dugu ibilgailua eta, bertatik ateratzen den bidetik gora egin dugu pista zabalarekin bat egin arte. Basoan zehar, altuera poliki irabazten hasi gara eta erraz iritsi gara Izkiturrira. Basoa atzean utzita, Zamaleku lepora heldu eta bertatik gorantz jarraitu dugu harrizko pista zabaletik. Tarteka hau utzi eta bide laburrak hartu ditugu berriro pistarekin bat eginez. Azken aldapa pikoari aurre egin eta Erlokurutzera igo gara.
Ikuspegi ederraz gozatu eta gero, tontorretik beherantz egin dugu gertu ikusi dugun Xoxoteko gailurrerantz. Izen bera duen aterpearen gainean dagoen tontor xume honetan jaiotza eta Azpeitiako Lagun Onak Mendi Taldeak jarritako buzoia aurkitu ditugu. Lehenago Putzuaundi baltsaren ondotik pasa gara. Gertu dagoen Xoxoteko aterpea hamaiketako egiteko leku aproposa izango dugu.
Itzulerarako, aterpearen ondotik ateratzen den xenda nabarmen segituz, Zamaleku lepora itzuli gara eta hemendik abiapuntura igotako bidean barna beherantz egin dugu.
Haurrekin
Xoxote eta Erlokurutz
Fitxa teknikoa
- Herrialdea: Gipuzkoa
- Distantzia: 8,15 km.
- Estekak: Wikiloc
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu