Haurrekin

Belkoaingo lubakiak | Menditxiki

jarraia222704.jpg
p025 i01
Ibilbidea (.gpx)
  • Herrialdea: Gipuzkoa
  • Zailtasuna: Erraza
  • Tontor eta leku izenak: Belkoain
  • Distantzia: 9,71km.
  • Iraupena: 4 ordu.
  • Ingurunea: Belkoain, Basopeta
  • Estekak: Wikiloc
mikel arrizabalaga
2023ko urtarrilaren 3a
11:11
Entzun

Aduna herritik abiatu bara. Etxe eta baserri artean zabaltzen den errepidetik igotzen hasi gara lurrezko pistarekin bat egin arte. PR-aren seinale zuri eta horiek erakusten diguten norabidean altuera irabazten jarraitu dugu. Basopetako atsedengunera iristean, eskuinetik jo dugu Mareako gainera ailegatzeko. Bide gurutze honetan, Belkoaingo gurutzera zuzentzen bidetik jarraitu dugu eta bertara heldu aurretik, gerrate zibileko lubakiak ikusi ahal izan ditugu. Segidan, gurutzera iritsi gara, eta, beheraxeago dagoen trikuharriaren ondoraino jaitsi gara. Buzoia gurutzean jarrita egon arren, Belkoaingo tontorra aurreraxeago dago, trikuharria atzean utzi eta bertatik ateratzen den xenda jarraituz. Erpin geodesikoa. Itzulera, berriz, gurutzera bueltatu eta Mareako gainera itzuliz burutu dugu, baina puntu honetan, ezkerretik ateratzen den pista hartu dugu, Elordi aldera zuzentzen dena. Luzeagoa da, baina horrela ibilbide zirkularra burutu dugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.