Mendia

Txikon, Tamayo eta Madariagak Pumorin egingo dituzte egokitze jarduerak

Pumorin egokitutakoan ekingo diote espedizioaren benetako helburuari; Nuptse eta Lhotseri, hain zuzen

2013ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Alex Txikon, Jose Carlos Tamayo eta Juanra Madariaga martxoaren amaieran abiatu ziren Himalayara, Lhotse eta Nuptse mendiak igotzeko helburuarekin. Garaierara egokitzeko jarduera moduan, Everest eta Lhotseren ondoan dagoen mendia igotzeko asmoa dute: Pumori (7.161 m), hain zuzen.

Asteazkenean, lehen kanpalekuraino igo ziren (5.800 m), eta beharrezko materiala utzi ostean, beheko kanpalekura itzuli ziren. Atzo, 05:30ean abiatu ziren gorantz, eta bigarren kanpalekuan (6.400 m) pasa dute gaua. Hiru mendizaleek ez zuten ibilbidea ezagutzen, eta gainean zeramaten zamak asko moteldu zien igoera. Iragarpenen arabera, eguraldia ez dute izango aldeko; hala ere, igotzen saiatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.