Herenegun 07:00ak inguruan atera ziren Carlos Soria (Avila, Espainia, 1939) eta taldekideak hirugarren kanpalekutik (7.300 m), egunean bertan Shisha Pangma-ren gailurrera iristeko asmoz (8.027 m, Himalaia). Eguraldiak, baina, erabat zapuztu zuen mendizalearen asmoa: haizeak gogor jotzen zuen, eta elur-jausi arriskua handia zen. Horregatik, bertan behera utzi zuten ahalegina: «Oso goian gaude eta oso erabaki zaila da hau, baina segurtasunak du lehentasuna», esan zuen alpinista espainiarrak.
Carlos Soriak 74 urte ditu, eta 51 urterekin hasi zuen 14 zortzimilakoak igotzeko erronka. Nanga Parbat izan zuen lehen zortzimilakoa (8.126 m, Himalaia). Ordutik, 1990etik, 8.000 metrotik gorako 11 mendi igo ditu, baina horietako bat bigarren mailakoa, Shisha Pangman bertan. Adinean aurrera egin arren sasoiko dago Soria, eta orain arte K2 eta Everesten baino ez du oxigeno botilarik erabili. Shisha Pangmak 11. zortzimilakoa izan behar zuen berarentzat. Gainera, egunotako ahalegina burutu izan balu, Shisha Pangmara igotako alpinista zaharrena izango zen.
Mendia
Soriak bertan behera utzi du Shisha Pangma igotzeko ahalegina
Hirugarren kanpalekutik gailurrera bidean elur-jausi arriskua oso handia dela ikusi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu