Felipe Uriarte
Tashi Delek. Lukla. 2023ko abenduak 16

Somir Rai, Jhmak Chetri

2023ko abenduaren 20a
05:00
Entzun

23 kilo bizkarrean, Somir Raik eta Jhamak Chetrik abenduaren 15ean bukatu zuten 17 eguneko ibilaldi luzea: 5.400 metroko 3 mendate, 10 egun 4.300 metrotik gora, eta izozturik zegoen glaziar txiki baten jaitsiera, zapatila hutsean.

Somir Rai bizkor ibiltzeko gai da 23 kilo bizkarrean dituela; rai etniakoa da, 19 urte ditu, txikia da, argala, eta ile mataza itxia eta motxa du. Mahakulung herrikoa da, Luklatik 2 egunera. Rai eta tamang etniakoak bizi dira han. Seme bakarra da, ezkongabea, baina badu andregaia. Batzuetan ikusi dugu neska lagunarekin hitz egiten, edo, hobeto esanda, irribarretxo batez hark kontatzen ziona entzuten. Isila da oso, serioa, baina kasu eginez gero irribarre txikia irteten zaio.

Somir Rai
Somir Rai. FELIPE URIARTE

Ikasketak bukatuta, ez du gehiago ikasteko asmorik. Bibote arin bat ezpainaren gainean, itzal bat, 19 urteko mutiko batek izan dezakeen bibotea. Trekkingetan lanean jardutea da une honetan duen asmoa.

Jhamak Bahadur Basnet Chetrik 23 kilo erritmo patsadatsuan eramaten ditu; 30 urte ditu, eta burusoiltzen hasitako gazte argala da. Jardunaldia bukatzerakoan, denbora egiten du isiltasunean eserita, behera begiratuz. Sotang herrikoa da (Tamang etniakoak bizi dira han); Luklatik 2 egun dira oinez Sotangera.

Jhmak Chetri
Jhmak Chetri. FELIPE URIARTE

Ikasten ari da, +2 Education. Foundations of education: East philosophy; West philosophy; Sociological foundations; Politics of education. Horra hor arratsaldetan lan jardunaren ondoren ikasten ibili den liburua. Pare bat lerro kopiatu nituen Jhamaken liburutik:

Philosophy is a logical inquiry into the nature of reality. Filosofia errealitatearen izaerari buruzko ikerketa logikoa da. S.Radha Krisnan.

Its possible compared philosophy whith a lamp. According to it, metaphysics illuminates all other disciplines. Filosofia lanpara batekin alderatu dezakegu. Horren araueran, metafisikak beste diziplina guztiak argitzen ditu. Kautilya.

Horiexek, Ngima Kantza xerparekin batera, 17 egunetan izan ditugun mendiko lagun finak eta leialak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.