Mendia. BERRIA solastokia Mendiexpon

Solastokian esanak

Josune Bereziartuk eta Rikar Otegik, Marimendi taldeko emakumeek eta Alberto Zerainek haien lekukotzak eman dituzte BERRIA solastokian.

2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Adar asko dituen enborra da mendizaletasuna, eta adar horietako batzuk izan zituzten hizpide BERRIA egunkariak Mendiexpo azokan estreinakoz jarritako solastoki gunean. Igandean abiatu zuten Josune Bereziartuk eta Rikar Otegik hiru eguneko solasaldi sorta, eta kirol eskaladan egindako ibilbideaz eta azken urteetan alpinismora egindako jauziaz aritu ziren solasean, besteak beste. Asteleheneko urratsak Marimendi elkarteko Marian Arin, Uxue Berridi eta Mentxu Peña solaslagun zirela egin zituen solastokiak. Mendira joateko adinik ez dagoela nabarmendu, eta emakume helduek astialdirako duten aukera eta eskubidea aldarrikatu zuten. Espedizio berezi horretako azken urratsak Alberto Zerainekin egin zituen solastokiak: haren ibilbideari eta Himalayari egin zien begiratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.