Mendia

Sharafutdinovek matematikoki irabazi du Munduko Boulder Kopa

Coloradon lortutako garaipenarekin, Kopa irabazteko aukerarik gabe utzi du Schubert eskalatzaile errusiarrak

2013ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Vailen (Colorado, AEB) jokatu da Munduko Boulder Kopako zazpigarren eta azken-aurreko proba. Dmitry Sharafutdinov izan da irabazlea gizonezkoetan, eta, horrela, matematikoki kopako garaile bihurtu da. Jacob Schubert austriarrari 100 puntu baino gehiago ateratzen dizkio sailkapen orokorrean errusiarrak; hortaz, nahiz eta Schubertek abuztuan Munichen (Alemania) jokatuko den azken proban irabazi, ezin dio Sharafutdinovi aurrea hartu.

Erregulartasunak eman dio garaipena errusiarrari, jokatu diren zazpi probetatik bostetan igo baita podiumera. Hiru Munduko Boulder Txapelketei Munduko Kopa gehituko die Sharafutdinovek; errusiarrek boulder txapelketetan duten nagusitasunaren beste erakusle bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.