Iñaki Otxoa de Olzaren erreskate operazioaren nondik norakoak azaltzen ditu Pura vida filmak, eta arrakastatsua izaten ari da mendiko jardueren inguruko zinema jaialdietan. Azken saria Trenton (Italia) jaso du, Trento Film Festivalaren 61. aldian. Alpinismoaren inguruko film onenaren Urrezko Errosta eman diote. Azken horrekin, hiru sari eskuratu ditu jada Migueltxo Molina eta Pablo Irabururen azken lanak.
Jaialdiaren sari nagusia Expedition to The End of The World dokumentalak eskuratu du. Daniel Dencik zuzendari eta poetak zuzenduriko dokumentala gailendu da gainontzeko 26 hautagaien artean; belaontzi batean egindako bidaia kontatzen du Denciken dokumentalak.
Mendia
'Pura vida'-ri alpinismoko film onenaren saria eman diote Trenton
Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren filmak jasotzen duen hirugarren saria da Trentoko jaialdikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu